%20i%20I.jpg)
AUZOKO AMETSAK egitasmoa SITUATED DREAMS izeneko aldez aurreko proiektu batetik sortu zen. Proiektu horretan, gaueko ametsekin egindako praktika esperimentaletan oinarritutako ikerketa-eremu bat osatzen genuen, helburua lo egiten dugun lurraldearekin eta bertan bizi diren izakiekin harreman sakon bat garatzea zelarik.
SITUATED DREAMS proiektua ametsak teknologia gisa ulertzen dituen Amerindiar esperientzien inguruko ikerketa luze batetik abiatuta hasi zen hedatzen, batez ere Yanomami eta Xavante herriek garatzen duten ametsaren estatutuetatik. Amazoniako herri horiek ametsak "espazio publiko kosmopolitiko" gisa ulertzen dituzte, bestearekin elkartzeko eta harremanetan jartzeko leku gisa.
In light of current climate crisis, biocontrol and transverse technocracy that devastate lands, bodies and subjectivities, to affirm the dignity of the dream as a language, a territory of experience and productión of knowledge, help us to fertilize the cosmopolitical imaginary and combat the hijacking of the future.


AUZOKO AMETSAK egitasmoan - Situated Dreams-en bezala - ametsak gizabanakoari eta ikuspegi sinbolikoari hertsiki lotutako zerbait bezala aurkezten dituen ikusmolde klasiko psikoanalitikotik aldentzen gara. Proiektu honen ikusmoldeak, amerindiar pragmatikak bezela, gertakizun eta aniztasun leku gisa pentsatzen du amets egitea, Kosmoteknika baten gisa pentsatzen du, hau da, alteritatearen teknologia gisa, zeina landu eta garatu egin baitaiteke, parte garen komunitateetako gizaki, eta gizakitik haratago doazen milaka agentziekin harremanak sortzeko norabidean.
Luzatu Gau irekiaren esparruko egoitzetarako, San Frantzisko auzoak amesten duen horretara hurbiltzeko moduak ikertzea interesatzen zaigu. Horretarako garatzen ari garen metodologia partekatzea da gure ideia eta aldamenean webgune bat sortzea, ametsen kontakizunak bilduko dituen deialdi gune ireki bat izango dena.




Bi artista gara, Rafael Frazão (Brasil) eta Ibon Salvador (Euskadi). Gure praktika artistikoa zinemaren, koreografiaren, idazketaren eta soinuaren arloetan garatzen dugu nagusiki. Duela hiru urte, gure egiteko moduak elkarri lotzeko interes komun bat izan genuen, garatzen genituen praktikak ikasketa post-naturalekin erlazionatuz eta, hortik abiatuta, bizi garen munduarekin harreman ez-antropozentrikoa duten kontakizunak, gorpuztasunak eta ikus-entzunezko euskarriak sortuz. Gizatitik haratago doazen harremanak ehuntzen ditugu, elkarteratzeko espazio komunak diseinatuz; horrela gure proiektuetara hurbiltzen den edonori eta gure sorkuntza lanak kokatzen diren leku edo geografia orori, horizontaltasun batetik eragiten dion sentsibilitate baterako sarbidea ahalbidetzea da gure asmoa. Norabide horretantxe doazen praktikak garatu ditugu eta garatzen gabiltza elkarrekin.
Norabide horretan, gure sortzeko modua paisaiarekiko (esperientzia artistiko bat garatzen dugun leku bakoitzarekiko) lotura hurbil baten bidez gauzatzen da beti. Leku bakoitzean, bertako denbora fluxuekin, fluxu klimatologikoekin, migratzaileekin eta historikoekin harremanetan jartzeko moduak eta modalitateak ikertzen aritzen gara, ondoren indarrean dauden "errealitateen" esparruak ahuldu eta zalantzan jar ditzazketen fikzio kokatuak sortzeko. Elkarrekin lan egiten dugunetik, hainbat teknologia bigun partekatzen ditugu, gure sorkuntzak egiten ditugun geografia bakoitzera hurbiltzeko eta bertan murgiltzeko. Teknologia bigun horietan sartzen dira, besteak beste, paseatzea, ezagutza mikologikoak eta basozaintzakoak, lekuari buruzko fikziozko kontakizunak idaztea, Deep Listening-eko (Pauline Oliveros) ariketak egitea, amets egiteko teknikak edo Vinciane Despreten bisitan joateko praktika. Teknologia horien eraginez, gure presentzia leku horren parte bat izaten da, eta ez natura bat kanpotik begiratuko lukeen gizaki jakin batena. Elkarri sentiberatasunez eragiten diogu, elkar korapilatzen gara. Orduan ez gaude bakarrik, beste batzuen testu eta praktikak bidelagun ditugu, ala nola, Dona Haraway, Ana Tsing, Octavia Butler eta beste asko ere lagun bait ditugu. Kolektiboan pentsatzen dugu, idazle hoiek modu mardulean pentsatzen laguntzen digute, giza agentzien eta gizakienak ez diren agentzien elkar-loturik.