top of page
< Back

abidura familian

Amagaz nioan quat edo 4x4ko motor baten modukoa zan ibilgailu baten, baina handiaua zan, emoten zeban beste planeta baterako diseineute dauzen ibilgailu horritako bat sala, pelikuletan ikusten doguzan modukoana. Geuzea da kamio txiki baten tamaña ebala baina kabina barik ta gu kanpoan, airea arpegien gendule, gindoazan abiadura bizian mendiko pista batetik beheraka. Motorean zarata ozen ta errudak bideko milaka harrien talkan eiten zeuriena bebai. Ibilgailu gehiau egoazan atzetik eta eurretik, ez dakit lasterketa bat zan edo zerbaitetik ihesi gengozan, geuzea da nahikoa arin gindoazela danok. Land rover zahar zuri bet ikusi nebala akortan naz, gure alboan pasetan. Ni ahaleginduten nintzen desaceleretan, abiadura lasaitzen baina ez zan erreza, ez neban gauzen kontrolik. Paisaia arbolakaz beteta egoan, oso tropikala zan. Akortan naz momentu baten gelditu egiten gintzezala, ta ibilgailutik bajatan gintzezan txirrinkolak begituteko edo, ta gero barriz montekeran jesarteko lekue eztuaua zala ta horren eraginez ama ie ganean nebala ta horrek apur bet deserosotuten ostela. Abiadura gozoa zan, gorputz osoan sentiduten gendun kotxean dardara.

bottom of page